Hiri atsegin batek

Hiri irisgarriagoa eta adeitsuagoa eraikitzen du

Hiri atsegin batek

BERE EGITURAK ETA ZERBITZUAK EGOKITZEN DITU

Hiri atsegin bat

ADEITSUAGOA DA ADINEKOEKIN

Hiri atsegin batek

ZAHARTZE AKTIBOA BERMATU ETA ERRAZTEN DU

Aire zabaleko guneak eta eraikinak


Aire zabaleko guneak eta eraikin publikoak eta haien inpaktua higikortasun, independentzia eta bizi-kalitatean.

01

Berdegune onak daude, eta ondo zaindutako parke seguru asko, ibilbideekin

02

Aire zabaleko, berdeguneetako eta kaleetako eserlekuak erosoak eta irisgarriak dira, eta behar beste daude; baina egoera ez da berdina auzo guztietan. Eserlekuon garbiketa ere hobetu daiteke

03

Pertsonen mugikortasuna errazteko hobekuntzak egin dira (igogailuak, arrapalak…). Dena dela, oraindik badaude arrapalarik edota igogailurik gabeko eremuak, non ezinezkoa den gurpil-aulkiak erabiltzea. Oro har, herriko espaloiak egoera onean daude: beheratze egokiak dituzte eta lauzak konponduta daude. Ordea, toki guztietan ez dago oinezkoak igarotzeko behar besteko tartea (terrazak daudelako, dendetako kutxak…).

Garraioa


Garraioa, baldintza fisiko eta ekonomikoetan garraio publikoa barne.

01

Ondo komunikatuta dago Basauri: garraio publiko ona du

02

Garraioa segurua da, maiztasun ona du eta toki esanguratsuenetara iristen da. Azpimarratu dute asteburuetan maiztasuna txikiagoa dela, eta gauez ere ez dagoela garraiorik

03

Nabarmendu dute auzoak eta zerbitzuak lotuko dituen garraioa behar dela

04

Adierazi dute geltokietan, makinak erabili ordez, nahiago luketela pertsonak egotea

05

Trenbide-pasagune arriskutsuak daude herrian

Etxebizitza


Etxebizitza, eta komunitatearen barruan zahartzen uzten dien sostengua.

01

Badaude adinekoek egokiro bizi ahal izateko aukera ematen duten etxebizitzak

02

Oro har, etxebizitzak ez daude prestatuta zahartzaroa bertan emateko

03

Dagoeneko egokituta dauden etxebizitza berriak, berriz, garestiegiak dira adinekoentzat

04

Antzinako etxeak ez daude prestatuta adinekoentzat, eta ez dira erosoak haientzat. Eraikin batzuetan ez dago aukerarik igogailua jartzeko, eta irisgarritasun-arazoak daude, bai kanpoan, bai etxe barruan

05

Astuna da etxean egokitzapenak egitea eskatzeko burokrazia; eta ez dago informaziorik laguntzei buruz

Gizartean Parte-hartzea


Gizartean sozializazio-, heziketa-, olgetarako jardueretan eta jarduera kultural eta espiritualetan parte-hartzea.

01

Adinekoentzako hainbat ekitaldi daude, askotarikoak eta toki askotan

02

Ekitaldi eta jardueretarako egoitzak ondo kokatuta daude, eta irisgarriak dira. Dena dela, adinekoentzako jardueren lokal batzuek irisgarritasun-arazoak eta oztopo arkitektonikoak dituzte

03

Ekitaldiei buruzko informazioa ez da guztiengana iristen. Batzuetan, informazio horren helburua ez da adinekoei mezua ulerterrazago egitea

04

Ez dago belaunaldiarteko jarduerarik

05

Kontzientzia hartu behar da adinekoen gizarte-isolamenduaren aurka borrokatzeak duen garrantziari buruz

Begirunea eta gizarteratzea


Begirunea eta gizarteratzea, adinekoengananzko jarrerak eta mezuak.

01

Gazteek adeitsu jokatzen dute adinekoekin

02

Adinekoek sentitzen dute ekarpen baliotsuak egin ahal dizkiotela gizarteari

03

Komunitatean integratzeari dagokionez, badaude adin guztietako pertsonentzako ekitaldiak, baina, oro har, gazteek eta adinekoek nahiago dute belaunaldiarteko jardueretan parte ez hartu

04

Dendek eta zerbitzu pribatuek adinenganako jarrera ona dute

05

Oso negatibotzat jo dira banku-erakundeek inposatutako arauak: arretarako ordutegi mugatuak, nahitaez kutxazainak erabili beharra, eta abar

Herrian parte-hartzea eta enplegua


Herrian parte-hartzea eta enplegua, hiritartasun aukerak, ordaindutako eta ez ordaindutako lana.

01

Adinekoen boluntariotza sustatzen da Basaurin. Herriko boluntario gehienak adinekoak dira

02

Adin guztietako pertsonek parte har dezaketen elkarte asko daude herrian

03

Adinekoek aintzatespen xumea jasotzen dute iraganean egindako ekarpenengatik; baina ez zaizkie aitortzen gaur egungo gizarteari egindako ekarpenak

04

Soldatarik gabeko «lanbide» asko dituzte adinekoek

05

Hiri Atseginen proiektua bozgorailua izango da adinekoentzat, eta haien parte-hartzea areagotuko du

Komunikazioa eta informazioa


Komunikazioa eta informazioa, ekitaldiekin eta pertsonekin, informazio egoki eta praktikoarekin, konektatuta.

01

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua, eta udalerriko ekitaldien berri ematen duen udal aplikazioa daude Basaurin

02

Herriko prentsa eta irratia daude

03

Administrazioaren kartelak eta agiriak ez daude egokituta adinekoentzat. Formatua (letra, tarteak…) eta idazkera (ulergarritasuna) zaindu beharra dago

04

Adineko batzuei zaila egiten zaie gailu automatizatuak erabiltzea

Komunitate- eta osasun- zerbitzuak


Komunitate laguntza- eta osasun- zerbitzuak, komunitatean osasuna eta independentzia mantentzeko.

01

Komunitate-, gizarte- eta osasun-zerbitzu ugari daude. Kalitatezkoak dira, eta adinekoekin adeitsu jokatzen dute

02

Ordea, haien arteko koordinazioa areagotu beharko litzateke

03

Nabarmendu dute Cáritasek eta Gurutze Gorriak adinekoei emandako laguntza

04

Oso positibotzat jo dute «Zainduz», zaintzaileentzako arreta zerbitzua

05

Azpimarratu dute ez dagoela baliabiderik mendekotasun-egoeran daudenen senitartekoei zama arintzeko. Eguneko zentroaren eta egoitzaren tarteko zerbitzua aldarrikatu dute, eta asteburuetan laguntza jasotzeko beharra

 Basauriko Udala IITT | Pribatutasun politika

© 2017 Basauriko Udala. All Rights Reserved. Designed By TI