Aktibo

Adinekoentzako hiri atseginek zahartze aktiboa sustatzen dute.

Adeitasunaren diagnostikoa

Basauri adinekoekin atsegina

Ekintza plana

Basauri Adinekoekin Atsegina, 2019 - 2021 ekintza plana

Adinekoentzako Hiri eta Komunitate Atseginen Mundu Sarea, Osasunaren Mundu Erakundeak (OMEk) sustatutako, eta Basauriko Udalak garatutako proiektua da. Bere helburua da zahartze aktibo eta osasuntsua ahalbidetuko duten inguruneak eta zerbitzuak sortzea.

BASAURI ADINEKOEKIN ATSEGINA

Adinekoentzako hiri atseginen ezaugarri esanguratsuenak

Talentuz gainezkako taldea

Lorem ipsum dolor sit amet timeam deleniti mnesarchum ex sed alii hinc dolores ad cum. Urbanitas similique ex nam paulo temporibus ea vis id odio adhuc nostrum eos.
«Proiektuarekin konpromisoa hartu duten beste batzuekin partekatutako bizipena da. Asebetetzen nau, eta Basauri adinekoen beharrizanetara egokitzeko neure alea jartzera animatzen nau. Zera lortu nahi dugu: segurtasunez eta osasunez bizitzea, eta gizartean parte-hartze aktiboa izatea. Prest nago helburu horiek lortzeko lanean jarraitzeko.»
Nati

«Proiektuan parte hartzeko konpromisoa hartu nuen, ikusi nuelako lagundu ahal nuela gure herria adeitsuagoa izaten. Aitortu beharra daukat gauza asko egin daitezkeela adinekoen zahartzea hobetzeko. Oso pozik nago laguntza emateko aukera izateagatik.»
Pablo

«Hiri atseginen proiektuan arituta, errealizatua sentitzen naiz. Oro har, laguntza eskaini nahi diegu behar dutenei.»
Maru

«Hiri Atseginak proiektuak aukera ematen digu adinekoei laguntzeko. Deustuko Unibertsitateak ere parte hartzen du, eta, horri esker, orain gehiago dakigu eta laguntza hobea eman ahal dugu.»
Luciano

«Parte hartzea proposatu zidatenean, aukera paregabea iruditu zitzaidan neure aletxoa jarri ahal izateko eta Basaurin, orain eta etorkizunean, zahartze aktibo eta parte-hartzailearen alde aritzeko. Gizarteak ez gaitu adinekoak ahaztu behar.»
Marilu
«Entzun gabe neukan hiri atseginena, baina proiektuarekin bat egin dut uste dudalako oso garrantzitsua dela, adinekoei bizimodua errazteko. Neure onenak emango ditut. Poz-pozik nago!»
Pili

«Proiektuan lan egiteak aukera eman dit nire ezagutzak eta laguntza horretara bideratzeko. Izan ere, elkarte bateko kidea naiz, eta, bertan, herritarren kexak eta iradokizunak jasotzen ditugu.»
Maite

«Niretzat, bizipen paregabea izaten ari da. Asko aberasten ari nau, eta, apurka-apurka, "engantxatu" ere egin naiz: erronka berrietan pentsatzen dut, horien zain egoten naiz, ilusio eta gogo handiz. Uste dut talde eragileko kideak oso arduratsuak garela, eta oso ondo moldatzen garela.»
Inma

«Hiri atseginen proiektuari esker ikasten ari naiz zelan aurre egin daukadan adinari, eta, zenbait zentzutan, bidea errazten ari dit. Adinekoentzat pentsatutako egitasmoa da.»
Isabel

«1 Zahartze aktiboan parte hartzea, norberarenean eta besteenean. 2 Beste batzuekin elkarlanean aritzea, boluntario. 3 Eskuzabalagoa eta adeitsuagoa bihurtzen nauten taldeetan aritzea.»
Avelino

«Basauri eta, beraz, bertan bizi garenon bizimodua hobetzeko aukera ematen dit hiri atseginen proiektuak.»
Feli

«Esker ona sentitzen dut, guztion artean Basauri hobetzeko aukera ematen digun proiektu bateko kide izateko aukera dudalako.»
Carmen

«Proiektu honek kulturalki aberastu nau. Lagun onak egin ditut eta, aldi berean, ikusi dut Basaurik zer duen faltan. Espero dut guztion artean herria hobetuko dugula.»
Encarna

«Asko pozten nau hiri atseginen proiektuan parte hartzeak. Konpromiso pertsonala da niretzat, eta aukera ezin hobea zahartzaroak eta zahartzeak duten irudiari aurre egiteko.»
Agueda

«Hiri atseginen proiektuaren talde eragilean parte hartzeak, erronka pertsonala izateaz gain, aukera eman dit neure buruari erakusteko adinekoa izan arren, gizartearen alde lan egin dezakedala, oraindik ere. Era berean, lagun berriak egin, eta haiekin batera jarduteko aukera izan dut. Une latzak bizi izan ditugu, berria baitzen guztia guretzat, baina aurrera egin dugu, eta zinez uste dut pozik gaudela egiten ari garen lanarekin.»
Juantxu

«Proiektuak aberastu egiten nau, eta ideia berriak eman ditzaket, eztabaidatuak eta hobetuak izan daitezkeenak, herriaren eta herritarren hobe beharrez. Adinekoekin atsegina den hiri/herri bat saiatzen da zerbitzuak eta azpiegiturak antolatzen segurtasun handiagoa eskaintzeko bertako biztanle orori, haien gaitasunak edozein direla ere. Aldi berean, parte-hartzea sustatzen duten hiri/herri atseginek. Beraz, gure herria "atsegina" izan dadin, egokia izan behar da adin guztietako biztanleentzat.»
Fernando

 Basauriko Udala IITT | Pribatutasun politika

© 2017 Basauriko Udala. All Rights Reserved. Designed By TI